Ongi etorri gure orrialde berrira! Gexan pozik gaude oihukatu ahal izateagatik… Webgune berria dugu!
Denbora daramagu pauso hau eman nahian, eta, azkenean, hemen gaude. Digitalizazioaren aldeko apustua egin nahi izan dugu, eta web orri funtzional, dinamiko eta, modu argian, zueia bideratua dagoen webgune sortzea erabaki dugu.

Gure helburua askoz esperientzia zuzenagoa eta praktikoagoa izatea da webgune berritik eskura jartzen ditugun eduki eta zerbitzu guztietara iristeko orduan: nor garen, zer egiten dugun, zein diren gure zerbitzuak. Gainera “blog” eta “kontaktu” atalak azkarrago eta errazago komunikatu ahal izateko balioko dure.

Blog honen bidez, zuengana, gure bezeroengana, hurbildu nahi dugu, eta gure ustez interesgarriak izan daitezkeen garraioen sektorearekin zerikusia duen guztiaren berri eman nahi dizuegu: eskaintzen ditugun zerbitzuak, kamioi mota desberdinak, petrolioaren prezioak…

Gainera, gure taldearekin bat egiteko aukera eskaini nahi dizuegu. Horretarako, Gexaren webgune berrian aukera bat jarri dugu zeuen CVa azkar eta zuzenean bidal dezazuen, bitartekaririk gabe.

Eta noski, webgune hau aberasteko egin nahi diguzun edozein iruzkin edo iradokizun ongi etorria izango da. Gurekin harremanetan jar zaitezke “kontaktua” atalaren bidez, post honen amaieran iruzkin bat utziz edo ohiko kanalen bidez, hala nola telefonoa edo posta elektronikoa.

Pozik gaude etapa berri hau zugandik eta zure beharretatik gertuago hasteaz. Gurekin egotea espero dugu! Eta beste behin… ongi etorri Gexaren webgune berrira!